Albisteak

Kartela 

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren eta DIBA kooperatibaren lankidetzaz, "Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa" proiektua martxan jarri zuen Durangaldeko eskualdean 2010. urtean. Ordutik, Urkiola LGAk zerbitzu hau eskaintzen  jarraitu du.

2013. urtean baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko da baita ere.

Proiektu honen bitartez, baserrietan sortzen diren hondakin ezberdinak jasotzen dira. Birziklatze zaila duten elementuak era egokienean birziklatzen dira.

Biltzen diren hondakinak hiru motatakoak dira. Alde batetik,  hondakin plastikoak jasotzen dira:  negutegietako plastikoak eta silo bolen plastikoak hain zuzen ere. Hauetaz gain, hondakin fitosanitario eta zoosanitarioen plastikodun ontziak jasotzen dira. Azkenik,  artzain elektrikoen pilak jasotzen dira, baita ere. Hondakin guzti hauek oso kutsagarriak dira landa inguruan. Proiektu honek gure inguruarentzat kutsagarri diren elementu hauek modu egokian biltzea, sailkatzea eta birziklatzea da.

Hondakin fitosanitario eta zoosanitarioak jasotzea gura duten baserritarrek, Urkiola LGAk urtean zehar euren baserrian jasotzeko edukiontzi berezi bat emango die. Edukiontzian hondakin zoosanitario eta fitosanitarioak gorde beharko dituzte bilketa egunetan Abadiñoko DIBA kooperatibara eraman arte. Hondakin hauen bilketak hiru hiletik behin burutuko dira.

Artzain elektrikoen pilen kasuan,  urte osoan zehar DIBA Kooperatiban egongo den edukiontzi berezi batzuetan utzi beharko dituzte erabiltzaileek.

Negutegi eta silo bolen kasuan, egutegian zehazturiko bi egunetan garraioa igaroko da eskualdeko baserrietatik bertatik bertara plastikoak jasotzera. Zerbitzu hau jasotzeko, aldez aurretik Urkiola LGAren telefonora deitu beharko dute erabiltzaileek izena eman ahal izateko.
Tel: 94 620 36 11
urkiola@urkiola.org

Gaikako bilketan parte hartuko duen baserritar bakoitzari Landa Garapenerako Alkartearen teknikari batek hondakin-ematea baieztatuko duen albarana emango dio.

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteko gaikako bilketa proiektuan parte hartzea ez da derrigorrezkoa izango baserritarrentzako, hala eta guztiz hondakinen kudeaketa derrigorrezkoa izango da eta baten batek ziurtatu beharko du.

Gaikako bilketan parte hartu nahi duten ekoizleek, Urkiola LGAren 94 620 36 11 telefonora deitu beharko dute informazioa jaso eta izena emateko.

Urkiola Landa Garapenerako Alkartea
Margarita Maturana, 7
48240 Berriz
Tel: 94 620 36 11
Helbide elektronikoa: urkiola@urkiola.org

Egutegia ikusi (pdf, 292Kb)