Mallabiko industrialdeak

Herritarren lanbideari buruz, nekazaritzak bere lehentasuna galdu du eta industriak aurre hartu dio. Deba beheko gunerik industrializatueneratikoa da Mallabia. Hiru industrialde daude herrian: Goitondo, Mallabarrena eta Urtia.

Lehen industriak 60ko hamarkadaren azkenetan heldu ziren inguru honetara eta 70eko hamarkadan hazten jarraitu zuen. 1968an hasi ziren Goitondo Erdikoa egiten eta 1975erako amaituta zegoen. Gune honek 118.000 metro karratuko hedadura dauka. 1972an Goitondo Goikoa eraikitzeari ekin zitzaion eta 1992an bukatu zuten. Bere hedadura 172.000 metro karratukoa da. Egun hirugarren zatiak Goitondo Behekoak, 30.000 metro karratuko hedadura dauka. Eta azken eraiki dena, Sprilurren laguntzaz, Goitondo Beheko - Lau da.

Goitondoko industrialdea Ermutik Markinara doan errepidean dago.

Urtia industrialdea Ermua eta Mallabiko errepidean dago kokatua. 47.000 metro karratu ditu.

Mallabarrena berriz, herrigunean dago kokatua. 1977an eraiki zuten eta 12.500 metro karratuko hedadura dauka.

Horietaz gain, auzoetan badira hainbat tailer eta biltegi.