Historia

Mallabiako historia

Mallabiko elizateak, elizate guztiek bezala ez du sorrera datarik. Bere jatorria Bizkaiko Lur Lauen jatorrian dago finkatua. Segur aski Zenarruzako elizatetik bereizi zen (zeinen lurretan Ermua herria ere sortu zen). 1635. urtean Gerediagako batzarretan leku hartu zuen 3zk.ko botoarekin, Durangoko Merindadean, Elorriok beretu zuen Etxebarriko San Agustin elizatearen ordez, ondorioz honek ezin duelarik beraietan parte hartu.

Jasokundearen parroki eliza XI.mendekoa da eta XVI.mendean berreraikia eta 1750.urtean bukatua. Datu hauetatik suposa genezake XI. Mendean Mallabin jende kopuru handia bizi zela

Bizkaiko herri honen osaeran elizaren egiturak eragin handia zuen. Elizatearen itxura administratiboak izaera erlijiosoaren eragina gaindituko du. Bizkaiko jaunak, leinu buruak eta beste jende interesatuak elizak eraikitzen ari ziren, honen inguruan baserritarrak eta morroiak antolatzeko.

Biztanleriaren finkatzeak nekazal produkzioaren egitura islatzen du mendeetan zehar oinarrizkoa izan dena herrian.