Jaiak

Jaiei dagokienez, apirilaren bukaeran Berano Txiki auzoan, Jorge Deunaren jaia ospatzen da. Maiatzeko lehen igandean Areitiok Esperantzako Ama ohoratzen du. Maiatzean Maiatzeko Azoka aipatuko dugu. Ekainean, San Adrian jaiak ditugu Gerean eta Goitian San Juan jaiak ospatzen dira. Abuztuko azken asteburuan Zengotita auzoko jaiak dira. Urrian berriz, azken asteburuan, Urriko jaiak ospatzen dira.

Andra Mari jaiak, abuztuaren 15ean. Hainbat jaialdi egiten dira eta horietan ospetsuena herri-kirola da: idi-demak, harri-jasotzea e.a.