Alkate andrearen agurra

Alkatea

Ongi etorririk beroena www.mallabia.org atarira. Mallabian bizi zareten guztiok, gu ezagutu edo bisitatu nahi gaituzuenok edo hemen egunero gertatzen den guztiaren berri jaso nahi duzuenok, horretarako aukera izango duzue, edonoiz eta edonon, gure web orriari esker.

Erabiltzaileok zuzenean ezagutuko dituzue udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen zaizkizuen zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, web gune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Mallabiko biztanleok zeuen tramiteak telematikoki egiteko aukera izango baituzue.

Gure herriko gai garrantzitsu guztietan herritarron iritzi eta parte hartzea bermatu nahi dugu, eta berritutako web gune hau udal batzarraren eta zuen artean zubi izatea espero dugu.

Laburbilduz, gure helburua da nahi duzuen guztioi eta une oro gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak eskaintzea. Atsegin handiz, gurekin batera herriaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Milagros Mondragon
Mallabiko alkatea