Zer eskeintzen da?

Mallabiko Gizarte Zerbitzuak herritarren eta elkarte guztien eskura daude, eta bere helburua herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusienetakoa da eskubide eta baliabideei buruz informazioa ematea, balorazioa egitea eta orientatzea. Herritarrari gizarte baliabideei buruzko informazioa emango zaio, eskaera egin duen pertsonarekin batera eskaerari bide eman dion egoera baloratuko da, eta kasu bakoitzerako egokienak diren zerbitzu, prestazio eta laguntzak abian jarriko dira.

Gizarte zerbitzuen funtzio nagusiak, beste batzuen artean, ondorengoak dira:

  • Gizarte izaerako arazo eta eskubideei buruzko informazioa, balorazioa eta orientazio zerbitzua.
  • Gizarte baliabideen berri eman.
  • Diagnostikoak eginez eskaeraren inguruko baloratzea.
  • Hainbat prestazio eta gizarte baliabideren tramitazioa kudeatzea.
  • Prebentzio eta gizarteratze proiektu eta zerbitzuak kudeatzea.
  • Beharrizanei erantzutea orokorrean: larrialdi, bazterketa, babes-gabezia eta menpekotasun egoerei, etab.

Hitzordua eskatu

Aldez aurretik ordua eskatu zure interesekoa den edozein gairi buruz hitz egiteko.
Telefonoz egin dezakezu edo udaletxera etorrita.

Telefonoa:
943 170 327 / 943 171 461

E-posta: mallabials@terra.es

Non gaude

Gizarte Zerbitzuak

Udaletxea. Arteiz z/g

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara

Telefonoak:
943 170 327 / 943 171 461

E-posta: mallabials@terra.es