Historia
Mallabiko elizateak, elizate guztiek bezala ez du sorrera datarik. Bere jatorria Bizkaiko Lur Lauen
Mallabia
Mallabiko elizateak, elizate guztiek bezala ez du sorrera datarik. Bere jatorria Bizkaiko Lur Lauen jatorrian dago finkatua. Segu aski Zenarruzako elizatetik bereizi zen (zeinen lurretan Ermua herria ere sortu zen). 1635. urtean Gerediagako batzarretan leku hartu zuen 3zk.ko botoarekin, Durangoko Merindadean, Elorriok beretu zuen Etxebarriako San Agustin elizatearen ordez, ondorioz honek ezin duelarik beraietan parte hartu.
Jasokundearen parroki eliza XI.mendekoa da eta XVI.mendean berreraikia eta 1750.urtean bukatua. Dautu hauetatik suposa genezake XI. Mendean Mallabin jende kopuru handia bizi zela
Bizkaiko herri honen osaeran elizaren egiturak eragin handia zuen. Elizatearen itxura administratiboak izaera erlijiosoaren eragina gaindituko du. Bizkaiko jaunak, leinu buruak eta beste jende interesatuak elizak eraikitzen ari ziren, honen inguruan baserritarrak eta morroiak antolatzeko.
Biztanleriaren finkatzeak nekazal produkzioaren egitura islatzen du mendeetan zehar oinarrizkoa izan dena herrian.
EKONOMI-JARDUERA
Mallabiak, behe Debako alderik industrializatuenetariko bat du. Biztanlegoa aritzen deneko jarduketen barruan, lehen sektorea (nekazaritza eta abelzaintza) garrantzia galduz joan izan da bigarren sektorearen (industria eta etxegintza) mesedetan. Biztanlego aktiboaren zatirik handiena, udalerrian kokatzen diren hiru industri poligonoetan (Urtia, Goitondo eta Mallabarrena) egiten du lan. Urtia, Ermua- Mallabia errepidean kokatua, 47.000 m2-ko azalera eta 23 enpresa ditu. Mallabarrena hirigunearen barruan dago; 1977an eraiki zen 12.500 m2-ko hedapena eta 11 enpresa ditu. Goitondo Erdikoak 118.000 m2. ditu eta 18 enpresa daude kokatuta. Goitondo Goikuak, 172.000 m2-ko hedapenarekin, 22 enpresa ditu. Goitondo Behekoa eta Goitondo Beheko lau poligonoan 75 enpresa daude eta 1.719 lanpostu ditu. Hirugarren sektorea (zerbitzuak), oso txikia, garraio eta zeharberriketan du garantzi handia.
HERRI- ARKITEKTURA
Armarridun etxeak nabarmendu beharko lirateke. Ibarrak, gaiari buruzko bere liburuan, Mallabian horietariko lau daudela aipatzen du; bat, Amezaga Jauregia da, beste bat, Urizar baserria Berano auzoan. Hauekin batera, Mallea eta Zengotita Bengoa etxeak aipatu beharko lirateke.
Arana Jauregia
Urizarren armarria Arana Jauregian
Urizarren armarria Urizar baserrian. Arana Jauregikoaren armarri berdin- berdina.
Mallearen armarria Mallea baserrian.
Zengotita- Bengoaren armarria Zengotita- Bengoa baserria.
ERLIJIO- ARKITEKTURA
San Juan Bateatzailea baseliza. Zengotita auzoan dago, Oka gainan.
Egiako San Miguel baseliza. Berano Nagusi auzoan kokatua.
San Jorge baseliza. Berano Txiki auzoan kokatuta.
Apoitako San Miguel baseliza. Goitana auzoan.
San Antonio Paduakoaren ermita Berano nagusi auzoan
San Juan Bateatzailea baseliza. Goitana auzoan.
Santa Katalina ermita Goitana auzoan.
San Pedro Bidarte baseliza. Malle auzoan, bidarte izeneko lekuan kokatua.
Andra Mari baseliza (Itxaropeneko Birjina). Areitio gainan kokatua.
Argazkiak
Jasokundearen parroki eliza